Laster gure planeta jendez husten hasiko da

Laster gure planeta jendez husten hasiko da Jazoera hori iristen denerako prestatu beharra dugula diote adituek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/laster-gure-planeta-jendez-husten-hasiko-da/@@download/image/pexels-pixabay-41949.jpg
2024/04/02
Jazoera hori iristen denerako prestatu beharra dugula diote adituek.
Laster gure planeta jendez husten hasiko da

XX. mendea giza historiako demografia leherketa esanguratsuenaren testigu izan zen. Mundu mailako populazioa 1900. urtean, gutxi gora behera, 1.650 milioitan hazi zen eta 2000. urte ingururako 6.000 milioi pertsona bizi ginen planeta honetan. 2022an berriz, 8.000 milioiko langa gainditu genuen. Alabaina, aditu batzuek diotenez, joera hau aldatzen hasiko da.

Washington unibertsitateko metrika eta osasun ebaluazioaren institutuak aurreikusi duenez, aldaketa demografiko esanguratsu berri baten aurrean gaude: munduko populazioaren gainbeherarena.

Susmatzen dutenez, 2050. urterako, nazioen gehiengoak, zehazki 204 herrialdetatik 155ek, ugalkortasun erakusle urriak esperimentatuko dituzte. Zenbaki horiekin ezingo dituzte egungo populazio kopuruak mantendu. Fenomeno hau areagotu egingo da 2100. urtetik aurrera. Momentu horretan, ia herrialdeen gehiengoak (204tik 198k) errealitate honi aurre egin beharko dio. 

Hori bai, etorkizun hurbilean, aurreikuspenen arabera, kopuruak hazten jarraituko du eta 10 milioi pertsonaren langa uste baino lehen gaindituko omen dugu.