Laster arte, Txaparro

Laster arte, Txaparro https://www.gaztezulo.eus/albisteak/laster-arte-txaparro/@@download/image/2010339844txap.JPG
2012/12/13
berria
Laster arte, Txaparro
Zarauzko herri aldizkariaren azken zenbakia kaleratu dute hil honetan. Arazo ekonomikoak direla medio ezin dutela aurrera egin esan dute hedabidearen ordezkariek eginiko agerraldian.

2001ean kaleratu zuten lehen zenbakia. Hasieran, hamabostekaria izan zen eta 2005etik aurrera, hilabetekari bilakatu zen. 2007an ehungarren zenbakia kaleratu zuten. Hedabideko arduradunek ez dute baztertzen aurrerago aldizkaria berriz ere argitaratzea, testuingurua hobetzen bada.