Lasala dantza taldeak 'NOW' ikuskizuna estrainatuko du larunbatean Donostian

Lasala dantza taldeak 'NOW' ikuskizuna estrainatuko du larunbatean Donostian https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/01
berria
Lasala dantza taldeak 'NOW' ikuskizuna estrainatuko du larunbatean Donostian
Denboran parentesi bar eginez, aldez aurretiko itxaropenei eta benetan lortutako gauzei buruzko hausnarketa dantzatua eskainiko du konpainiak hilaren 4ean.

Dantza eta argazkilaritza uztartzen dituen Lasala dantza konpainiak NOW ikusizun berria estreinatuko du larunbat honetan, hilak 4, Donostiako Gazteszenan.

Judith Argomanizen taldeak aldez aurretiko itxaropenei eta benetan lortutako gauzei buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko ditu ikusleak, horretarako dantza eta argazkilaritza batuz. Talde mardulak parte hartuko du emanaldian: Carla Diego, Sergio Moya, Rafke Van Houplines, Jaiotz Osa, Judith Argomaniz, Angela Arrieta, Jean Baptiste Tolosana eta Urko Arakistain.

Dantzaguneak antolatutako Sortutakoak programari esker, konpainiak egonaldi artistikoa bereganatu du Donostian. 2013an sortu zen taldea, eta ordutik hainbat sari jaso ditu Frantzian eta Espainian.

EGITARAUA:

- NOW ikuskizuna
- Donostiako Gazteszena aretoa
- 20:00

N O W from LASALA on Vimeo.