Larunbatean, Rock and Roll Circus jaialdia Mundakan

Larunbatean, Rock and Roll Circus jaialdia Mundakan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbatean-rock-and-roll-circus-jaialdia-mundakan/@@download/image/mundaka_rock_an_1373875965.jpg
2013/07/15
berria
Rolling Stones taldeak 1968an estreinatutako film homonimoan oinarriturik, Rock and Roll Circus jaialdi handia egingo dute larunbat honetan, uztailak 20, Mundakan. Herriko taldeak igoko dira eszenatokira 19:30etik aurrera.


1966an antolaturiko Rock and Roll Circus rockaren festa iruditan grabatu eta argitaratu zuen Rolling Stones banda mitikoak 1968an. Haiekin batera aritu ziren The Who, Taj Mahal, Marianne Faithfull eta Jethro Tull; baita John Lennon eta Yoko Ono ere, The Dirty Mac taldearen baitan, Eric Clapton, Mitch Mitchell eta Keith Richardsekin batera. Zirku itxura zuen eszenatokia baliatu zuten horretarako, eta bere garaian arrakasta nahiz polemika handia sortu zuen jaialdia film bilakatu zuten.

Ia 50 urte geroago, talde gonbidatuez osaturiko ideiari jarraiki, Rock and Rolla gogorra entzunaraziko dute asteburuan Mundakan. Larunbatean izango da, uztailak 20, eta 19:30ean zabalduko dituzte Sports Cafe aretoko ateak.

Protagonistak inguruko musikariz osaturiko taldeak izango dira, besteak beste, Mundako eta Bermeoko SET, eskarmentu handiko Cactus, Casus Belli gaztea, eta Laudioko Jardin Infierno taldea. 23:00ak arte joko dute etenik gabe, gisa guztietako rocka entzunaraziz, eta sarrerak 5 euroren truke eskuratu ahal izango dira.