Larunbatean, Jokoz Kanpo jaialdia Ezpeletan

Kaleko artearen erakusleiho bilakatuko da larunbatean, ekainak 1, Ezpeleta; Pinpulka elkartearen ekimenez, akrobaziak, antzerkia, pailazoak, jokoak eta musika uztartzen dituen Jokoz Kanpo jaialdia egingo baitute herrian.
Beste urte batez, Pinpulka elkarteak Jokoz Kanpo festibala antolatuko du asteburuan Ezpeletan. Arte eszenikoen baitako ikuskizun andana eskainiko dituzte herrian larunbatean, ekainak 1, eta guztiak doan ikusteko aukera izango da kalean.
Egitaraua, dena den, gaur bertan abiatuko dute, ostirala, Theatre de la Verdure aretoaren kanpoko aldean Les Voyages du Royal de Luxe filma proiektatuko baitute 22:00etatik aurrera. Dena den, azken egunetako eguraldi kaxkarra ikusirik, emanaldia barrura lekualdatuko dute baldin eta euria bada.
Larunbatean, 15:30ean ekingo diote jaiari: Karrika Nagusian Corbibar ostatu ibiltaria zabalduko dute, eta hortik aurrera, perkusionistak, antzerki emanaldiak, pailazoak, zirkuak, sorkuntza anitz eta beste hainbat ikuskizun eskainiko dituzte kalean gaueko ordu txikiak arte. Umorea eta giro ona ez dira faltako!
Maiatzak 31, ostirala. 22.00etan.
Zinema airean. Les Voyages du Royal de Luxe filma proiektatuko dute Theatre de la Verdure kanpo aldean.
Ekainak 1, larunbata. 15:30etatik aurrera.
Corbibar ostatu ibiltaria zabalduko dute Karrika Nagusian.
Ondorengo ekitaldiak, lehena amaitu ahala hurrengoa eskainiko dute, ordutegi finkorik gabe:
Zo Zongo oiartzuarren Kolpez blai perkusio ikuskizuna.
Christophe Pavia hendaiarraren Mysterieuses Coiffures ikuskizuna.
Socrate artistaren Sam Suffi pailazo mozkortiaren ikuskizuna.
Pirinioetako hiru zirku gazteren emanaldiak:

Egitaraua

- Tolouseko Cecile Metral funanbulistaren Mini-fil et Talons Hauts ikuskizuna.
- Bartzelonako PSIRC bikotearen L.A.B. esku joko akrobziak
- Montpellierretik etorritako Cie See konpainiaren Sitting to see ikuskizuna.
- Toulouse eta Bartzelonatik etorritako artistek osatutako Fet a Ma taldearen Cru zirku ikuskizuna
- Lyondik etorritako Envol Distratto taldearen Duos Habet antzerki mentalista