Larunbatean, Jokoz Kanpo eguna egingo dute Ezpeletan

Hirugarren urtez, ekainaren 2an larunbata egingo dute Jokoz Kanpo eguna Ezpeletan. Kaleko ikuskizunez beteriko festa da, eta horietako gehienak doan ikus daitezke. Gai giroa arratsaldeko 15:30ean hasiko da taberna ibiltariarekin batera, eta gauera bitarte dantzaz, musikaz, magiaz, barrez eta akrobaziak beteko dira Lapurdiko herriko kaleak.
Pinpulka elkarteak antolaturik, adin guztientzako ikuskizunak eskainiko dituzte egun osoan zehar. Egitarau potoloa prestatu dute, hain zuzen, kaleko arte diziplina anitzak elkarrekin uztartu eta jaialdi alai eta koloretsua izan dadin. Horretarako, txaranga, zirkoa, pailazoak, magia, musika eta kabareta ez dira faltako arratsalde osoan zehar.
Bazkal ostean hasiko da jaia, Corbibar taberna ibiltariak ateak zabaltzearekin batera. Batetik bestera ibiliko dira, txarangaz lagundurik. Segidan, eta bata bestearen ostean, ikusgai izango dira ikuskizunak. Amaitzeko, La Famille Goldini kabaret zirkoak ikuskizuna eskainiko du, eta berau izango da ordaindu beharreko ikuskizun bakarra. Arratsalde osoan zehar, ordea, doan ikusi ahal izango dira beste guztiak.
15:30 Corbibar taberna ibiltaria zabalduko dute, eta hortik aurrera, gainerakoak:

Egitaraua
15:30 Corbibar taberna ibiltaria zabalduko dute, eta hortik aurrera, gainerakoak:
Funky Style Brass txaranga eroa abiatuko da kaleetan zehar
Ronan Tablantec zirko ziniko eta itsastiarra
Banjo Barjo musikari bitxia, bere bano eta bizikleta ibiltariarekin
Dr. Troll magoaren ikuskizuna
La Conserveirie pailazo taldearen La tête en confiote ikuskizuna, Harri Xuri partaidetzarekin
Alboka Tropik taldearen kontzertua: trikitixa, alboka, panderoa eta tronpeta
La Famille Goldini kabaret zirkoaren Travelling Palace ikuskizuna, sarreraz ordaindu beharrekoa