Larunbatean izango da Zizurkilgo Blues Jaialdia

Zizurkilgo Blues Jaialdiak aurten hamargarren urteurrena ospatzeko Markos Untzeta, Xabi & Petti, Nico Wayne Toussant Band eta The Mighty Calacas musikariak izango ditu agertokian.
Jaialdia Zizurkilgo hiru tabernetan izango da, eta gaueko 22:30etan zabalduko ditu ateak. Lehena Markos Untzeta Trio taldearekin izango da Atxulondo tabernan. 23:15ean, taberna berean, Xabi eta Petti taularatuko dira, izen berarekin kaleratu duten lana aurkezteko.
Hirugarren kontzertua 00:15ean izango da Egarri Tabernan eta bertan Nico Wayne Toussaint abeslari frantzesa izango da taldearekin batera eta Jaialdiaren itxiera Los Mighty Calacas eta Marcos Collen esku egonen da, Pasus Tabernan 1:30ean. Azken hauek, mexikar soula, funka eta surfa uztartu ohi dute.