Larunbatean inauguratuko dute Aitzorrotzeko Mugarria

Larunbatean inauguratuko dute Aitzorrotzeko Mugarria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbatean-inauguratuko-dute-aitzorrotzeko-mugarria/@@download/image/2012112821nafarroabizirikeskoriatza_azala.jpg
2012/12/13
berria
Larunbatean inauguratuko dute Aitzorrotzeko Mugarria
Urtarrilaren 14an, datorren larunbatean, 10:30etatik 22:30etara izango da Aitzorrotz mendiko Mugarriaren inaugurazio egitarau ofiziala. Goizean mendi igoera antolatu dute eta arrataldean berriz mahai-ingurua Ibarraundi museoan, eta amaitzeko, Infernu tabernan kontzertuak izango dira.

Datorren larunbatean Aitzorrotz mendiko Mugarri historikoaren inaugurazio ekitaldiak egingo dituzte. Lehen hitzordua goizeko 10:30etan hasiko da eta azkena berriz gaueko 22:30etan.
Nafarroako erresumaren gaztelu-tenentzia, XII. mendean Ypuçcoa lurraldearen arduradunen egoitza izan zen, eta lehen aipamena 1184ean egin zuten, Atarrabiako Foruan. Geroztik, mendetik-mendera eskuz aldatzen joan ondotik, larunbata honetan izango da inaugurazioa.
Aitzorrotzen inaugurazio ofiziala egingo dute goizean, eta testuaren irakurketa egin ondoren, Petti, Andoni eta Eñaut, dantzariak eta beste hainbat musikarik parte hartuko dute.
Arratsaldeko 18:00etan, Ibarraundi Museoan izango da bigarren hitzordua, Iñaki Sagredo eta Joseba Asironek egingo duten mahai-inguruan, besteak beste. Eguna behar bezala bukatzeko, 22:30etan Inkernu ostatuan Joseba Irazoki, Petti eta Andoni Sound System musikari nafartarren txanda izango da.

Egitaraua


10:30etan Aitzorrotzera igoera Eskoriatzako herriko plazatik
12:00etan Mugarriaren Inaugurazio ofiziala Aurkezpena, txistulariak, dantzariak eta San Migel bertsolaria Ondoren, Petti, Andoni eta Eñaut
18:00etan, Ibarraundi museoan mahai-ingurua Hizlariak: Iñaki Sagredo eta Joseba Asiron
22:30 Kontzertuak Inkernu tabernan Petti&Andoni Sound System eta Joseba Irazoki