Larunbat honetan, Hizkuntza Gutxituen Europako Kantu Lehiaketa Xixonen

Liet International du izena, eta larunbat honetan azaroak 1 egingo dute Xixonen (Asturias). Hizkuntza Gutxituen Europako Kantu Lehiaketa honetan, Eskoziatik, Udmurtio-Errusiatik, Bretainiatik, Korsikatik eta Fruiliatik etorritako taldeek hartuko dute parte besteren artean, eta bertan izango da Enkore taldea, Euskal Herriko ordezkari moduan.
Orain hamar urte, 2002an, Europako hizkuntza gutxituetan sortutako musika indartu eta taldeei sona gehiago emateko asmoz, Liet International Fundazioa sortu zuten. Horretarako, izen bereko lehiaketa abiatu zuten, eta pixkanaka indarra hartzen joan da, aurten 11 taldek hartuko baitute parte.
Horien artean, Enkore euskaldunak. Hain zuzen, Euskal Kantuzaleen Elkarteak 2010ean jakin zuen egitasmo honen berri, eta ordutik elkarlanean dihardute. Iaz Siroka taldeko lagunak joan ziren Udinen egindako txapelketara, eta aurten, esan bezala, Bilboko Errekalde auzoan 2009an sortutako Enkore talde gazteak izango du aukera.
Etxepare Institutuak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua egitasmoak ere bat egin dute ekimenarekin.
Xixondik, zuzenean
Iluntzeko 21:30etan hasiko dira emanaldiak Xixongo kultur-hiriburuko areto nagusian. Eskoziako Brian O hEadhra musikaria, Behe Sajonia eta Germaniako The Voodoolectric taldea, eta Asturiasko Asturiana Mining Company taldea igoko dira taulara, besteak beste.
Parte hartzaile guztientzat Europako musikariekin harremanetan jarri eta musika estilo eta joera ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea izango da. Asturiaseko RTPA telebista kateak zuzenean eskainiko ditu kontzertuak, eta EITBk ere jarraipena egingo dio ekitaldi berezi honi.
Eskoziatik: Brian O hEadhra musikaria.
Udmurtio-Errusiatik: Ivan Belosludtsev & 4 Cheber Pios.
Bretainiatik: Lleuwen.
Behe Sajonia eta Germaniatik: The Voodooletric.
Sapmi eta Norbegiatik: Inger Karoline Gaup abeslaria.
Herbeheretatik: Yidau taldea.
Korsikatik: Dopu Cena.
Friuliatik: Batetik, Claudia Crabuzza eta Caludio Gabriel Sannak musikariak eta Jonokognos taldea, bestetik.
Asturiastik: Asturiana Mining Company.
Euskal Herritik: Enkore taldea.

Parte hartzaileak