Larunbat honetan hasiko dira Zumaiako Gourmet Gauak

Larunbat honetan hasiko dira Zumaiako Gourmet Gauak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbat-honetan-hasiko-dira-zumaiako-gourmet-gauak/@@download/image/201211125406gourmet_1.jpg
2012/12/13
berria
Larunbat honetan hasiko dira Zumaiako Gourmet Gauak
Krisi garaian bezeroak erakartzeko ideia berrien bila abiatu dira Zumaiako jatetxeetako arduradunak, eta ideia bikaina bururatu zaie: Gourmet Gauak. Larunbat honetatik aurrera eta abenduaren 8ra bitarte, bost egunetan afari goxoaz eta zuzeneko musikaz gozatu ahal izango da herriko hainbat jatetxetan.

Xpressionk kultur taldea arduratuko da zumaiarren eta kanpotik hurbildutakoen gauak girotzeaz eta afaria bost zentzumenekin dastatzeko aukera eskaintzeaz. Horretarako, bost kontzertu emango dituzte, bost jatetxe ezberdinetan, eta bakoitzeko menu tematiko eta originalari esker, esperientzia ahaztezinak biziaraziko dizkiete.

Prezioak ere zaindu dituzte: goi mailako sukaldaritza eta zuzeneko musika 25 eta 30 euroren truke! Erreserba egin ahal izateko jatetxera deitu behar da aldez aurretik, edota bertara joanda egin.

Bost gaueko zikloa
Larunbat honetan, azaroak 17, Beheko Plaza jatetxean hasiko da Gourmet Gauen zikloa. Florentzian ikasitako eta Toscanan oinarritutako menua prestatuko dute bertan.

Azaroaren 24an, larunbata, Basusta jatetxearen txanda izango da, eta Solaguen bodegarekin batera prestatutako afaria egingo dute. Gainera, afariaren ostean koktelari profesional batek eskuz egindako gin tonic-ak probatzeko aukera izango da.

Azaroko azken ostiralean, azaroak 30, Trapaia jatetxean bertako produktuekin egindako menu berezia prestatuko dute.

Abenduaren 7an, ondoren, Zumaia Hotelean denboraldiko jakiekin egindako otordua eskainiko dute, asteburua zapore onarekin eta giro politarekin hasteko.

Eta hurrengo egunean, larunbata, zikloari amaiera emango diote Marina Berri jatetxean. Gaztelako sukaldaritzan oinarritutako menua eskainiko dute bertan.

Beraz, goi mailako sukaldaritzaz eta zuzeneko musikaz gozatu nahi baduzu, sartu hemen eta egin zure eskaera. Ibili bizkor, lekuak mugatuak baitira!!