Lapurreta nola egin ikasi nahi zuen eta!

Lapurreta nola egin ikasi nahi zuen eta! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lapurreta-nola-egin-ikasi-nahi-zuen-eta/@@download/image/74p13_4.jpg
2012/12/13
berria
Lapurreta nola egin ikasi nahi zuen eta!
Lapur izateko ere aurrena ikasi egin behar da. Horregatik, gizon batek Saitama Resona Japoniako banketxearen sukurtsal batera jo zuen, lapurreta egiteko aholku eske. Jakina, langileek ospa egiteko esan zioten; gizonak agindua bete zuen, baina urduri zegoen nonbait, eta irten baino lehen, bere burua zauritu zuen nahigabe arropa artean ezkutaturik zeraman labanaz. Poliziak labana eramateagatik atxilotu zuen lapur ikaslea.