Lapur iluminatuak

Lapur iluminatuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lapur-iluminatuak/@@download/image/93p8farola.jpg
2012/12/13
berria
1.000.000 dolarreko balioa duten 400 farola berreskuratu nahian dabil Egiptoko polizia. Duela gutxi lapurtu dituzte, Al Iskandariyah (Alejandria) hiri kanpoaldeko autobideetako batean, Egipto iparraldean. Farolak errepide bazterrean pilatuta zeuden, jarri zain, ohostu zituztenean. Zenbaiten etxe atarian ez da argirik faltako, alajaina!