Langilerik azkarrena

Alemaniako Aachen hirian, parkimetroetako dirua jasotzen lan egiten zuen gizon bat epaitu dute, makinetako txanponak lapurtzea leporatuta. 39 urteko gizonak urteak pasatu zituen txanponak lapurtzen, eta milioi bat euro bildu zituen. Lapurrari lau urteko kartzela zigorra ezarri diote.