Langabezia Txinan

Langabezia Txinan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/langabezia-txinan/@@download/image/2011442692langabetu_txina.jpg
2012/12/13
berria
32 milioi langabetu ditu Txinak. Zortzi milioi landa guneetan, eta beste 24 milioi hiri handietan, non langabetuen erdia baino gehiago unibertsitate ikasketak dituzten gazteak diren. Gobernuak ez ditu datu zehatzak eman nahi, desegonkortasun sozialaren beldur delako, baina hirietan tasak %5en bueltan dabiltzala aitortu du. Urte amaierarako 42.300 milioi yuan inbertitu eta bederatzi milioi lanpostu sortuko dituztela adierazi dute, eta kualifikatutako gazteek izango dutela lehentasuna.