Landare elektrikoak?

Jakina denez, animalietan, nerbio bulkada elektrizitatearen bidez hedatzen da. Baina, ba al zenekien zenbait landarek ere gauza bera egiten dutela? Klematidek, adibidez. Landare hauek hosto kiribilak dituzte, edozein euskarri puntuaren inguruan biribilkatzeko eta paretatik hazteko. Hosto kiribil hauetako baten muturrak zerbait urratzen duenean, pultsu elektriko bat bidaltzen dio landareari. Ondoren, landareak seinale elektrikoen bitartez, hosto hori azkarrago haziarazten du, euskarria tinko heldu dezan.