“Land (1975-2002)”

“Land (1975-2002)” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/land-19752002/@@download/image/19p13-1.jpg
2002/05/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Patti Smith
19.zenbakia
“Land (1975-2002)”
Agurraren itzala soma daiteke Patti Smith-en disko berrian. Barneko liburuxkan (argazki bikainez betea) idatzitako esaldiek agur itxura dute. “Rock n’ roll nigger” aspaldiko rock kementsutik hasi eta egin berri duen Prince-en bertsiora iritsi bitartean, “People have the power” eta “Gloria” bezalakoen indarrak bere horretan dirauela gogorarazten digu, gaur ere lehen bezain beharrezkoak direla, alegia. Bigarren diskoa maketa moduan gelditu edo zuzenean jasotako garai guztietako kantuetan oinarrituta dago.