Lanbide Heziketa euskaraz ikasteko aukera Baionan

Lanbide Heziketa euskaraz ikasteko aukera Baionan Seaskak lehen aldiz eskainiko du Lanbide Heziketa euskaraz; bestalde, Baionan lizeo berria estreinatuko du Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lanbide-heziketa-euskaraz-ikasteko-aukera-baionan/@@download/image/p1bhrmr940115e1lgs1kqv165a143aa.png
2017/09/05
albiste-laburra
Seaskak lehen aldiz eskainiko du Lanbide Heziketa euskaraz; bestalde, Baionan lizeo berria estreinatuko du Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak.

Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak lizeo berria zabaldu du Baionan, eta bertan Lanbide Heziketa euskaraz eskainiko dute lehen aldiz.

Irakaskuntza elebidunak gero eta ikasle gehiago ditu Ipar Euskal Herrian. Eskola publikoko sare elebidunean 5.800 ikasle arituko dira ama eskolan eta lehen mailan (maila horretako eskolaratzea osoaren herena), eta 1.000 bigarren mailan.

 

Bernat Etxepare lizeo berria

2017-2018 ikasturteak izango du berrikuntzarik, Baionan lizeo berria zabalduko baitu Seaskak. Aurten 300 ikasle izango dira sail orokorrean eta teknikoan: 280 ikasle orokorrean eta 25 Lehen Hezkuntzan.

Hala, Baionan ere Lanbide Heziketa ikasteko aukera izango da ikasturte honetatik aurrera. Hau da, gainontzeko zentroekin batera lizeo berriak eskaintzen duena:

Lanbide Heziketa euskalduna eskaintzen dute ikastolek, lan mundua ere euskalduntzeko. Eskaintza zabala dute erdi mailako ikasketetatik goi mailakora, eta unibertsitaterako bidea ere irekitzen dute. Ikasketarako metodologia berri eta berritzaileak eta punta-puntako ekipamendu eta instalazioak dituzte, ikasleak lan mundurako prestatzeko. Guztiarekin Ikastola Eredua Lanbide Heziketa ere eraldatzen ari da. Ekainaren 5etik 16ra bitartean irekita egoten da aurre-matrikulatzeko aukera. Uztailaren 13tik 19ra bitartean, berriz, egiten da matrikulatzea.

Euskalduna

Euskaraz munduratzeko lanera, Lanbide Heziketa euskaratik egingo duzu ikastolan. Giro euskaldunean garatuko dituzu zure ezagutzak eta konpetentziak, eta, aldi berean, trebatuko zara, baita ere, gaztelaniaz eta ingelesez.

Eraldatzailea

Erronketan oinarrituriko metodologia berritzaileak erabiliko dituzu ikastolan, Ethazi edo metodologia aktiboak, lanketa kooperatiboan arituko zara eta ekintzailetasuna garatuko duzu, punta puntako ekipamendu eta instalazioen bitartez.

Lan munduari loturik

Enpresetako egoera errealekin lan egingo duzu. Lanbide Heziketa duala eskaintzen dute ikastolan, ikasiz lan egiteko eta lan eginez ikasteko. Enpresekin harreman estua dute, lan poltsa propioekin. Ikasle ia guztiek lana aurkitzen dute ikasketak amaitu orduko. Atzerrian lan egiteko aukera ere izango duzu Erasmus+ programen bitartez.

Ikasten jarraitzeko

Aukera duzu erdi mailatik goi mailara igarotzeko eta goi mailatik unibertsitatera. Formazio osagarriak ere eskaintzen dituzte: zertifikazio profesionalak (Hobetuz, Lanbide) eta bestelakoak (EGArako prestakuntza…)