Lan eskaintza: Thailandia doan bisitatu!
Bidaiatzeagatik kobratzea; ez al da ametsa?

Bidaiatzeagatik kobratu? Ez, ez da txantxa; lan eskaintza honek horixe dio! Thailandian zehar bidaiatuko den abenturazale baten bila dabiltza. Datorren urtean egingo luke bidaia, urtarriletik otsailera bitarte, hiru astez. Denbora horretan bidaiariak ez du zentimo bat ere ordaindu beharko herrialdea puntatik puntara zeharkatzeko. Gainera, bere abentura guztia filmatuko dute. Interesatzen bazaizue, sartu DreamJobbing atarian! Zu izango ote zara zorionekoa?