[Lan eskaintza] GAZTEZULOn administrari-kudeatzaile bila gabiltza

[Lan eskaintza] GAZTEZULOn administrari-kudeatzaile bila gabiltza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lan-eskaintza-gaztezulon-administrari-kudeatzaile-bila-gabiltza/@@download/image/plan-general-contable-pyme.jpg
2021/11/30
[Lan eskaintza] GAZTEZULOn administrari-kudeatzaile bila gabiltza

GAZTEZULOn administrari-kudeatzaile baten bila gabiltza. Kontabilitatea, gastuen zein sarreren kontrola, aurrekontuen kudeaketa eta planifikazioa, fakturazioa, diru-laguntza deialdietarako aurkezpena, zuriketak eta jarraipena, ordainketak, faktura elektronikoak eta kobruak egiten eskarmentua duena. Jardun ekonomikoaren kontrolaz arduratzeko gaitasuna, baliabideak optimizatuz, plan estrategikoa garatuz...

Baldintzak

EZINBESTEKO BALDINTZAK:

  • Ezinbestekoa komunikabideen edo prentsaren arloan lan eskarmentua izatea.
  • Euskaraz jakitea.
  • Ekonomia ezagutzak: diru-laguntzetan eskarmentua, zuriketak, aurrekontuak...
  • Proaktibitatea, ofimatika ezagutzak, egokitzapen azkarra eta kalkulu-orriak erabiltzen jakitea (excella).
  • Antolakuntzarako eta giza harremanetarako gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Egitasmo berriak proposatu eta sortzeko gaitasuna.
  • Etxetik telematikoki egingo luke lan, lanaldi erdian, eta betebeharrak burutzeko beharrezkoak diren baliabideak izatea baloratuko da (ordenagailua, kontabilitateko programa…).

ESKAINTZEN DA:

  • Astean, oraingoz, 15 orduko lan kontratua (egunean 3 ordu, goizez), baina malgutasun handia eskaintzen dugu ordutegietan.
  • Etxetik telematikoki egingo luke lan.
  • Kontratu finkoa (lehenik hilabete batzuetako froga gainditzen badu).
  • 2022. urte hasieran hasiko litzateke lanean.

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali zure curriculuma lanpostu honetarako motibazioa azalduz: zuzendaria@gaztezulo.eus helbidera.