L'Altra Olimpíada: 1936an ospatu nahi izan ziren olinpiar joko herrikoi eta antifaxistak

L'Altra Olimpíada: 1936an ospatu nahi izan ziren olinpiar joko herrikoi eta antifaxistak Aurtengo jokoak aitzakia hartuz, ba al zenekien 1936. urtean joko hauei boikota egiteko beste batzuk ospatu nahi izan zirela? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/laltra-olimpiada-1936an-ospatu-nahi-ziren-olinpiar-joko-herrikoi-eta-antifaxistak/@@download/image/olimpiada-popular-barcelona-juliol-1936-franz-lewy.jpg
2021/08/05

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Aurtengo jokoak aitzakia hartuz, ba al zenekien 1936. urtean joko hauei boikota egiteko beste batzuk ospatu nahi izan zirela?
L'Altra Olimpíada: 1936an ospatu nahi izan ziren olinpiar joko herrikoi eta antifaxistak

Ez Bartzelona, ez Erroma edo Budapest. Batzorde olinpikoak uret hartan Alemaniari eman zion jokoak antolatzeko ardura. Hitler-ek hau nazi propaganda egiteko aprobetxatu zuen eta bere erregimena legitimatzeko. Honen aurrean, Europa osoan joko hauei boikota egiteko ideia zabaltzen hasi zen. 

Bartzelonako langile auzoetatik bultzatuta Olinpiar joko herrikoiak, antifaxistak, antiarrazistak eta feministak antolatzea erabakitzen da. Lehiakortasuna modu absurdoan errefusatzen zuten eta kirolaren komertzializazioa kritikatu; kirolarien hobetzeko espiritua aldarrikatuz. Klase sozial guztientzat eskuragarriak izatea nahi zuten eta emakumeen parte hartzea bereziki bultzatu zen.

Sekulako arrakasta
Joko hauetara Estatu Batuak, Frantzia, Herbereheak, Belgika eta Ingalaterra batu ziren. Argelia bezalako herrialdeek oraindik ez zuten independentzia lortu, baina batu ziren, baita erbesteratutako atleta italiar eta alemaniarrak ere.

Diru bilketa kolektibo bat bezala hasi zena, izandako harrera ikusirik, Kataluniako Generalitateak, Espainiako Gobernuak eta Frantziako Gobernuak finantzatu zuten. 

1929ko Nazioarteko Erakusketarako eraiki ziren ostatu eta hotelak erabili ziren. Montjuïc estadioa izendatu zen jokoen egoitza bezala. Bertan, 16 kirol diziplina ordezkatu nahi izan ziren. Atletismoa, futbola edo boxeoa bezalako kirol ezagunez gain xakea, ping-pong-a edo euskal pilota, beste askoren artean.

Azkenik, ordea, ezin izan ziren ospatu. Uztailaren 18an Francok Estatu kolpe bat eman zuen Bigarren Errepublikako Gobernuaren aurka. Jokoen hasiera baino egun bat lehenago, hain justu. Egoera honen aurrean 200 atleta baino gehiago borrokan geratu ziren, ondoren Nazioarteko Brigadak bilakatuko zirenak.