Laguntza ala mendekua?

Euskal Herrian ugaritzen ari dira adingabeak giltzapetzeko guneak. Gune hauek "bergizarteratzea" dute helburu. Dena dela, jarrera kritikoak ere badira
Hego Euskal Herrian, Espainiako Adingabeen Legeak arautzen ditu gune hauek. Delituak edo hutsegiteak egin dituzten 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Delitua egiterakoan adin hori izan arren, 23 urte bete arte egon daitezke bertan. Euskal Autonomia Erkidegoan Zumarragan, Gasteizen, Aramaion, Arrazuan, Ortuellan eta Bilbon daude guneak. Haietatik, epe luzeko erregimen itxia duen bakarra Zumarragako Ibaiondo Hezkuntza Gunea da. 36 gazterentzako tokia dago bertan. Nafarroan, aldiz, Salhaketa erakundean (espetxeratze zigorrari alternatiba bilatzearen aldeko mugimendua) jakinarazi digutenez, ez dago erregimen itxiko gunerik. Hala ere, Iruñean halako gune bat eraikitzeko proiektua omen dago. Ipar Euskal Herrian egoera bestelakoa da. Izan ere, krimen larrien kasuan hilketak, esaterako 13 urteko gazte bati espetxe zigorra ezar diezaiokete. Orain arte ez da halako gunerik egon Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Dena dela, iazko irailaren 9an, lege berria onartu zuten Frantzian eta, ondorioz, adingabeak giltzapetzeko guneak eraikitzeari ekin diote. Ipar Euskal Herrian toki hauetako bat ireki berri dute Hendaian.
Bestelako konponbideak
Gune hauen ezaugarriez galdetuta, honakoa esan digu Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzako kide Patxi Lopez Cabellok: "Askoren ustez, Justizia Sailean, gazte delitugileen giltzapetzea bultzatzen dugu. Hori ez da horrela, ordea. 2002an gazteek egindako 787 delitutan esku hartu genuen. Kasu hauen %38 bitartekaritzaren bidez konpondu genuen, hau da, epaiketarik gabe, hitz eginez, gazteak kaltetuari barkamena eskatuarazita... Beste kasu gehienak komunitatearen aldeko lanak eginez konpondu dira". Hezitzaileen aburuz, azken hau da gazteak egindakoaz gogoeta egiteko biderik egokiena eta ondorio onenak dituena.
Indarkeriaz egindako lapurretak nagusi
Duela bi urte, EAEn, 98 giltzaperatze izan ziren; esku-hartze guztien %10 inguru. "Giltzapetzeak iceberg-aren muturra dira, eta beste irtenbiderik ez dagoenean erabiltzen dira soilik", dio Lopez Cabellok. Giltzapetzeek zortzi hilabete irauten dute batez beste eta kasu gehienak indarkeriaz egindako lapurretak eta lesio delituak izan ziren. Gutxi batzuk droga trafiko eta sexu askatasunaren aurkako erasoengatik sartu zituzten guneotan.
Kritika Adingabeen Legeari
Bertan daudenetako asko alfabetatu gabeak dira edo, bestela, hezkuntza maila oso apala dute, eta gehien-gehienak mutilak dira. Bestalde, herena etorkinak dira. Argi dago, Hego Euskal Herriko gazteen artean, etorkinak herena baino askoz gutxiago direla. Beraz, proportzioan, etorkin asko daude gune hauetan. Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kide Agustin Unzurrunzagaren ustez, gazte etorkinen egoerari erreparatu behar zaio datu kezkagarri hau ulertzeko: "Etorkinak zein egoeratan bizi diren ikusi besterik ez dago. Oso egoera kaskarrean daude eta arazoari irtenbide globala eman behar zaio".
Gazteak giltzaperatzeko guneek kritikak jaso dituzte. Zenbaitek diotenez, ez dira lagungarriak, kaltegarriak baizik. Mendeku hitza darabilte batzuek.
Salhaketa-k, esaterako, zalantza handia du gune hauen egokitasunaz. Talde honetako Iruñeko kide batek esan digunez, "erregimen itxiko adingabeen guneak gazteentzako espetxeak dira". Salhaketak ez ditu ontzat jotzen gartzelak, eta ezta adingabeentzako guneak ere. Iruñearrak dioenez, errua Adingabeen Legeak du: "Legeak gazteekin lan egiten duten hezitzaileen lana oztopatu baino ez du egin eta zigortu beharko ez lituzketen pertsonak zigortzen ditu. Hortaz, ez du bergizarteratzea bultzatzen eta, ondorioz, ez da gaztearentzat onuragarria".

Hego Euskal Herrian eta Espainian Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen 2000ko legeak kritikak jaso zituen hasieratik. Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, lege honen hutsune nagusiak honakoak dira:
Nazio Batuen Haurren Eskubideen Hitzarmenak dioenez, askatasun-gabetzea hartu beharreko azken neurria da. Terrorismoaz akusatutako adingabeak espetxeratzea sistematikoa da, ordea.
Berdintasun irizpidea ere ez da betetzen. Esaterako, terrorismo delitua dela eta, gazteek ezin dute zigorraren berrikuspena eskatu zigorraren erdia bete arte.
Proportzionaltasun irizpidea ere urratu egiten da. Jose Luis Diez Ripolles juristak dioenez, klasekidea hiltzen duen haurraren zigorra, gehienez ere, bost urteko giltzapetzea eta bost urteko zainpeko askatasuna da. Aldiz, edukiontzi bat erretzen duenari, epaileak terrorismo delitua dela erabakitzen badu, hamar urteko giltzapetzea, bost urteko zainpeko askatasuna eta lanpostu publikoetarako hamabost urteko gaitasungabetzea ezar diezaiokete.
Terrorismo delituez akusatutakoak Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaitzen dituzte, hau da, salbuespen egoeretarako epaitegian. Zuzenbide katedradun Carlos Suarezen hitzetan, honek adingabeen arteko ezberdintasunak sortzen ditu.

Gaur egun, terrorismoaren salaketapean, Euskal Herriko lau adingabe daude giltzapetuta. Lauak Los Rosales izeneko gunean daude. Los Rosales garai bateko Carabanchel-go kartzelan dago. Lehen, Madrilen bertan, Madroñon, bazegoen gune bat, baina itxi egin zuten, Gurasoak erakundeko Mikel Vazquezek esan digunez. Izan ere, tratu txar eta tortura salaketak aurkeztu zituzten gunearen aurka, eta azkenean Madrilgo Autonomia Erkidegoak ixtea erabaki zuen.
Altzibar Valderrama donostiarra Los Rosales-en giltzapetuta dauden lau euskal gazteetako bat da. Egun osoan pairatzen ditugun urraketak zenbaezinak dira. Egoki jantzi eta orrazten ez bagara, jardueretan jarrera "aktiboa" ez badugu, "txaboloan" janaria badugu, gustuko ez duten keinuren bat egiten badugu edozer kontu dela eta, zigortu egiten gaituzte. Zigorrek isolamendua ekarri ohi dute, eta isolamendua ziegatik irten gabe egotea da: 22 ordu egunean, boligrafo bat, paper zuri batzuk eta liburu bakar batekin. Hemengo egoera helduentzako espetxeetakoa baino okerragoa da. Jasanezina da, gehitu du Altzibarrek.
Duela hiru hilabete, Etxerat eta Gurasoak erakundeek eta Enrique de Castro Madrilgo apaizak ere Los Rosales-eko egoera jasanezina zela adierazi zuten.

Legearen ahuleziak

Los Rosales-eko egoera larria