Lagundu 'Käffka' antzezlana gauzatzen!

Lagundu 'Käffka' antzezlana gauzatzen! Gehituk zure laguntza behar du! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lagundu-kaffka-antzezlana-gauzatzen/@@download/image/KaffkaGehitu.png
2018/09/19
albiste-laburra
Gehituk zure laguntza behar du!
Lagundu 'Käffka' antzezlana gauzatzen!

Käffka antzezlana sortu ahal izateko matchfunding prozesu bat abiatu du Gehituk, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat eta haien inguruko helduentzat pentsatuta dagoen antzezlana da eta Gehitu, Kamikaz Kolektiboa eta Ortzadar GLTBren artean martxan jarritako proiektua da.

Antzezlanaren gai nagusiak norberaren identitatearen definiziorako askatasun beharra, sexu aniztasuna eta lesbianismoa izango dira.

Antzerki lanaren ekoizpena euskaraz prestatzen ari dira; gainera, antzerkia hezkuntzarako “tresna boteretsua” dela aitortu dute.

Edurne Azkarate, Iraia Elias, Amaia Irazabal, Oier Guillan eta Mikel Ibargurenek antzeztuko dute lana, besteak beste.

Proiektua babesteko prest? SARTU HEMEN!