Lagundu Garaziko gaztetxeari lokal bat eskuratzen!

Lagundu Garaziko gaztetxeari lokal bat eskuratzen! 25.000 euro bildu nahi ditu Garaziko gaztetxeak lokal bat erosteko, eta crowdfunding kanpaina bat abiatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lagundu-garaziko-gaztetxeari-lokal-bat-eskuratzen/@@download/image/Garaziko_gaztetxea_2017.jpg
2017/06/21
albiste-laburra
25.000 euro bildu nahi ditu Garaziko gaztetxeak lokal bat erosteko, eta crowdfunding kanpaina bat abiatu dute.
Lagundu Garaziko gaztetxeari lokal bat eskuratzen!

Garaziko gaztetxeko kideak lokal bila dabiltza, eta  25.000 euro bildu nahi dituzte beren ekimenak aurrera ateratzeko espazioa erosteko. Dirua biltzeko, gazteek crowdfunding kanpaina bat abiatu dute.

 

Elkartearen historia
Gaztetxe bat, gazte talde batek, modu autokudeatuan biziarazten duen gizarte gune bat da, herritarren beharrei erantzuten duen eskaintza bat proposatu eta euskal kultura eta hizkuntza bultzatzen duena. Gaztetxe mugimenduak 80ko hamarkadan izan zuen hasiera Garazi eskualdean. Garai hortatik 2005 urtera arte, bi lokal erabili dituzte, lehena Donibane zentroan, bestea Buztitzen. Azkenik Ahatsa herrian bilkura gela bat alokatzen ibili ziren. Geroztik, Ilunatze elkartea, lokal finkorik izan gabe ere, gaztetxe baten funtzioa betetzen aritu da azken urteetan, Garazi eskualdeko gazte multzo bat bildu eta hainbat ekitaldi antolatuz. Elkartea, antolatzen dituen ekimen desberdinen bidez, euskarari lekua segurtatzen eta hizkuntzaren zabaltzen saiatu da, jendea proiektu kolektibo batzuen inguruan elkartuz eta inguruko elkarteekin elkarlanean arituz.


Eta gaur egun zer?
Gaur egun, Garazi inguruetako hogei bat gazte biltzen gira elkartean. Aurtengo lehentasuna, lokal baten eskuratzea da, guztiei irekia egongo litzatekeen gune publiko bat sortzeko. Euskarari merezi duen lekua segurtatuko diona, hizkuntza eta kulturaren inguruko proiektu anitzen aterpea izango litzatekena.

 

Proiektua
Herrian lokal bat salgai zela ikusirik, erostearen inguruan gogoetatzen hasi da taldea. 32m²-ko gela polit bat da, kalera idekia. Baldintzarik eman gabe kudeatuko dute lekua eta datozen belaunaldieri transmitituko diote, tresna egonkor bat izateko asmoa baitu. Lokalaren kokapenak, erdigunean izanik, interesa piztu du.


Crowfunding kanpaina
Lokala 60.000 eurotan erosi dute. Garaziko enpresa eta elkarteei esker 35.000 euro biltzea lortu dute eta gainontzeko 25.000 euroak ordaintzeko mailegu bat negoziatu dute. Beren esperantza da uda ondoren ahal bezainbat jendek proiektua babestea, lokala erosteaz amaitzeko.

 

GARAZIKO GAZTETXEA LAGUNDU NAHI BADUZU KLIK EGIN:

CROWFUNDING KANPAINA

GARAZIKO GAZTETXEAREN HELBURU ETA EGITASOMAK:

Helburuak:

- Garaziko biztanleentzat bizi espazio bat sortu
- Garazi inguruko elkarte bizia bultzatu, Garaziko elkarteen artean harremanak garatuz
- Donibane Garaziren zentroan hausnarketa eta euskarazko sorkuntza uztartzen dituen espazio bat sortu
- Garaztar gazteen dinamikak sustatu
- Karrika historiko hori berriz gureganatu


Etorkizuneko egitasmoak:


- bertso eskola bat
- mintzapraktika tailer informalak
- euskarazko liburutegi bat
- filma eta dokumental proiekzioak
- gai ezberdinen inguruko eztabaidak
- kontzertu akustikoak
- tokiko artisten erakusketak
- tailer ezberdinak (informatika tresnen, ikus-entzunezkoen edota jostungintzaren inguruan, etab…)
- haurrentzako aktibitateak...