Lagundu aurtengo Auzolandegien kartela osatzen!

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak 2014ko edizioaren kartela osatzeko lehiaketa jarri du abian. Lanak bidaltzeko epea otsailaren 17ra bitarte izango da zabalik, eta kartel garailearen egileak Hego Amerikako herrialde baterako bidaia irabaziko du.
Urtero legez, arkitektura eta ondarearen berreskurapenarekin, arkeologiarekin, naturarekin eta gizarte ekintzekin lotura duten 15 eguneko Auzolandegiak antolatuko ditu Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak. Toki ezberdinetatik etorritako gazteek, 90 euroko kuota ordainduta, elkarbizitzen eta helburu komun baten alde lan egiten ikasiko dute egonaldiotan. Berauetan izena emateko epea apirilean zabalduko dute, eta Euskal Herriko nahiz atzerriko proiektuetan parte hartzeko aukera izango da.
Baina horren aurretik, 2014ko Auzolandegien kartela osatzeko lehiaketa jarri dute martxan. 18 eta 30 urte arteko Euskadin erroldaturiko gazteei zuzenduriko ekimena da, eta parte hartzaileek ondorengo egitekoa izango dute:
Argazkiak, marrazkiak, collageak edota beste edozein baliabide erabiliz, jpg formatuan dagoen, eta 72 ppp-tako bereizmena eta 70x50 zentimetroko tamaina dituen irudia osatu beharko dute. Horrekin batera, izen emate orria bidali beharko dute otsailaren 17a baino lehen gazteaukera@gmail.com helbidera; eta noski, gazteak programan parte hartzera bultzatuko dituen leloa gehitu beharko dute, ez irudian, aparteko orrian baizik.
Kontuan izan parte hartzaile bakoitzak gehienez ere lau lan bidali ahal izango dituela.
Saria
Kartel garailearen egileak azaroaren 30a baino lehen egin beharreko Hego Amerikako herrialde batera joan-etorriko hegazkin bidaia eskuratuko du. Orain arte Argentina, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Paraguay, Peru eta Venezuela ezagutzeko aukera izan dute irabazleek. Hori bai, pertsona horrek ez du Auzolandegietan parte hartuko, hegaldia bere kabuz egingo du, eta alojamendua eta gainerako gastuak bere gain hartuko ditu.
Beraz, has zaitezte lanean!