'Lagundu Argitzen', Zaldibarren aldeko elkartasun ekitaldi musikatua

'Lagundu Argitzen', Zaldibarren aldeko elkartasun ekitaldi musikatua Urtarrilaren 23an egingo dute, Eibarko Armeria Eskolan, 12:30etan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lagundu-argitzen-zaldibarren-aldeko-elkartasun-ekitaldi-musikatua/@@download/image/Captura de pantalla 2021-01-22 a las 09.07.09.png
2021/01/22

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Urtarrilaren 23an egingo dute, Eibarko Armeria Eskolan, 12:30etan.
'Lagundu Argitzen', Zaldibarren aldeko elkartasun ekitaldi musikatua

Larunbat honetan elkartasun ekitaldia egingo dute Eibarko Armeria Eskolan, Zaldibarko zabortegia erori zenetik urtebete betetzera doanean. Hain zuzen, Zaldibar Argitu plataformak ekitaldi musikatua prestatu du hilaren 23rako; 12:30etan hasita, hainbat musikarik kontzertua eskainiko dute Lagundu Argitzen lelopean. Sarrerak 10 euro balio ditu (Entradium-en online topatu daitezke, edota Gurudin, Eibar, Imendian, Zaldibar, Haizean, Elgeta edo Londonen, Ermua), eta horrez gain, erantzukizunak argitzeko epaiketan herri akusazioaren kostuei aurre egiteko diru bilketa kanpaina egingo dute. 

Ia urtebete igaro da zabortegia erori eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hil zirenetik  –otsailaren 6an izan zen lur-jausia–, horregatik, gertatutakoa oroitzeko, Euskal Herriko musikari eta sortzaile ezberdinek parte hartuko dute. Kartel zabala prestatu dute; hala, Liher, Petti, Gorka Urbizu, Sastraka, Olatz Salvador, Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio, Gorka Belasko, Udane Eskudero, Aritz Salamanca, Antton Fernandez, Aiora Etxebeste eta Mattin Etxebeste, Miren Narbaiza, Zaloa Urain, Maite Mursego, Nerea Ibarzabal eta Eneko Sagardoyk, besteak beste, parte hartuko dute Nerea Ariznabarretak aurkeztuko duen ekitaldian.

Elkartasun ekitaldi honetan musika akustikoan izango da eta segurtasun neurriak uneoro beteko dira.