“Lagun izoztua”

“Lagun izoztua” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lagun-izoztua/@@download/image/16p44-1.jpg
2002/02/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Joseba Sarrionaindia
16.zenbakia
ELKAR
433 orrialde



Goio Kalaportun jaio zen. Txikitan erabat maitemindu zen neska batekin baina, gero, erbestean topatzen dugu, izozturik, oroimena galdu balu bezala, eta ez daki nor den ere. Zer gertatu da urte guztiotan? Inguruko lagun batzuei esker, Goioren mundu galduan barneratuz joango gara, nola sartzen duten erietxe batean, nola osatuko den eta nola joango den beranduago Antartikara. Pertsonaiaren aro ezberdinez eraikia dago istorioa, baina badira hiru denbora klasikoez at —iragana, oraina eta geroa— hainbat denbora ezezagun, bakardadearen erruz iltzatu direnak, oroimina eta herrimina ardatz dutenak. Denbora infinitu horietan errari dabiltza eleberriko pertsonaiak. Azkenik, lurraldea, erbesteraturik sentitzeko elementu bakarra ez dela esaten ari zaigu "Sarri".