Lagun baten beharrean? Alokatu

Lagun baten beharrean? Alokatu Japoniar batek bere zerbitzuak eskaintzen ditu 80 eurotan; trukean, ez du ezer egingo, zure alboan egon eta isilik entzun besterik ez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lagun-baten-beharrean-alokatu/@@download/image/0c10.jpg
2021/01/15
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Japoniar batek bere zerbitzuak eskaintzen ditu 80 eurotan; trukean, ez du ezer egingo, zure alboan egon eta isilik entzun besterik ez.
Lagun baten beharrean? Alokatu

Shoji Morimoto Tokyon finkatutako japoniarra ezagun bilakatu da egunotan, The Mainichi aldizkariak eskainitako erreportajearen harira. Hain zuzen, Morimotok lanbide bitxia topatu du, arrakasta handikoa. Jendeak bere zerbitzuak kontratatzen ditu, egunean 80 euro ordainduz; trukean, Morimotok konpainia egiten die beren eguneroko ekintzetan, isilik, ezer egin gabe.

Nola da posible ezer ez egiteagatik kobratzea? Morimotori ondo doakio ordea; negozioa duela 3 urte hasi zuen, hasieran doan; ondoren kobratzen hasi zen, eta ordutik 3.000 eskaera jaso ditu. Asko ohiko bezero bilakatu zaizkio, izan ere, bezeroek izugarri estimatzen dute Morimotoren konpainia isil eta otzana.

Hain zuzen, horixe da Morimotoren zerbitzuen gakoa; bere konpainia eskaintzen du behar denerako, dela zita batera edo festa batera joan, erosketak egin, arazo legal edo administratiboak konpontzera joan... bitartean, bezeroek beren arazoak kontatzen dizkiote, barruak hustuz; Morimotok isilpean entzuten die, elkarrizketa maisuki lagunduz, eta bezeroek behar duten hori eskainiz, entzunak izatea, hain zuzen. 

Morimotok liburu bat argitaratu du bere istorioa kontatuz; hark dioen moduan, zarata eta estresaren aroan berak isiltasuna eta lasaitasuna eskaintzen ditu. Konpainia hutsa, bakardadearen sendagai moduan.