LAGOS SHAKE A TONY ALLEN CHOP UP

Nolako porrusalda! Reggae musikaz arduratzen den zigilu batek, bilduma bat kaleratu berri du Tony Allen nigeriarraren kanten nahasketa elektronikoekin. Tony Allen erreferente garrantzitsua da afro beat erritmoen zaletuen artean (Fela Kuti-rekin aritu zen, besteak beste), eta bera bateriajolea den arren, kanta ugari konposatu ditu urte hauetan. Hain zuzen, kanta horietako batzuen nahasketak egin dituzte Basic Channel, Carl Craig, Diplo edo Bonde Do Role bezalako ekoizle ezagunek. Hau ez da disko komertziala: kanta hauek ez dituzu entzungo Europako dantzalekuetan. Entzunaldi pausatua behar duen diskoa da, denboraz hartu, eta kanten zirrikituak ezagutzera behartzen zaituen horietakoa.