L´AFRICAIN ***

Tiken Jah Fakoly musikaria, manding (Malinke-Bambara) herriko semea da. Europar kolonizatzaileek inposatutako lurralde banaketan, manding herria hainbat estatutan banatu zuten: Boli Kosta, Senegal, Mali, Ginea, Ganbia eta Mauritania. Afrikako historia ezagutu eta gure eskubide eta betebeharrez jabetzen garenean, hobeto defendatuko dugu gure burua. Boli Kosta frantziarrek sortutako estatua da, eta 1960an independentzia lortu zuenetik, agintariek poltsikoak betetzeko erabili dute agintea. Egoera hau salatzeagatik, heriotza mehatxuak jaso ditu Tiken Jah Fakolek. Borrokalari baten doinuak. Entzutekoak.