Lady Gaga eta musukoen aldarrikapena

"Jantzi itzazue, errespetua adierazten dute". Hitz horiekin, Lady Gaga abeslariak maskaren erabileraren alde kontzientzia sortzeko ahalegina egin zuen MTV Awards sarietan. Artistak mota, kolore eta forma guztietako maskarak jantzi zituen galan, eskafandra baten antzekoa barne; bere estilo deskribaezin eta originalari men eginez, abeslariak pandemia honen aurrean erreferente bihurtu den elementu babeslea aldarrikatu zuen.
Ez da artistak maskara janzten duen lehen aldia; pandemiaren aurretik ere, Lady Gagak askotan eraman izan ditu antzeko apaingarriak, baina oraingoan, osasuna babestearen aldeko kontzientzia helarazteko helburuarekin jantzi ditu. Jarraian, gozatu ezazue artistaren maskara guztiekin; zein da zuen gogokoena?