Labore kooperatiba ezagutzen?

Labore kooperatiba ezagutzen? Kooperatiben mugimendua iritsi da Euskal Herrira! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/labore-kooperatiba-ezagutzen/@@download/image/img_3014.jpg
2019/01/21
berria
Kooperatiben mugimendua iritsi da Euskal Herrira!
Labore kooperatiba ezagutzen?

Denda propioa irekitzen duten kontsumitzaileen kooperatibak indarra hartzen ari dira, eta mugimendua Euskal Herrira iritsi da. Esate baterako, 3.000 bazkide ditu dagoeneko Iruñeko Landare kooperatibak, eta Gasteizko Bio Alaik berriz 1.200 bazkide ditu. Geroz eta eskaera handiagoa jasotzen dute halako iniziatibek. Orain, Gipuzkoaren txanda da.

Hain zuzen, Oarsoaldean sortu da Labore denda. Oarson, Txingudin eta Bilbon eskaintzen dituzte zerbitzuak. Urte eta erdian, sekulako arrakasta lortu dute, eta jada 700 bazkide baino gehiago dituzte. Hemendik gutxira, Igeldon denda irekiko dute. Batuko zara?