Laborategian sortutako haragia kontsumorako onartu dute lehenbizikoz

Laborategian sortutako haragia kontsumorako onartu dute lehenbizikoz Singapurreko jatetxeak aurki hasiko dira bizirik egon ez den haragi mota hau eskaintzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/laborategian-sortutako-haragia-kontsumorako-onartu-dute-lehenbizikoz/@@download/image/file-20191124-74572-14lc5xm.jpg
2020/12/03
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Singapurreko jatetxeak aurki hasiko dira bizirik egon ez den haragi mota hau eskaintzen.
Laborategian sortutako haragia kontsumorako onartu dute lehenbizikoz

Ekologismoaren eta beganismoaren soluzio eraginkorrena izan daiteke, eta halere, oraindik ez gaude mentalki erabat prest inoiz bizirik egon ez den haragia kontsumitzeko; baina zientziak aurrera egin du, eta hala, Singapurren onartu egin dute laborategietan sortutako haragiaren kontsumoa bertako jatetxeetan. Hain zuzen, Eat Just enpresa izango da haragi artifizial hau ekoiztu eta saltzeko baimena izango duen lehena; bere produktu izarra? oilasko nugget-ak.

Bioerreaktoreetan egindako haragi hau zazpi adituen azterketak gainditu ditu; elikadura toxikologia, bioinformatika, nutrizioa, epidemiologia, osasun publikoaren politika, elikagaien zientzia eta elikagaien teknologia. Prozesu bakoitzean aurrera egin du oilasko artifizialak, gizakiaren kontsumoarentzat erabat segurua dela baieztatu arte.

Baina, nola sortzen da haragi artifiziala? Lehen zelulak animali batetik hartzen dituzte, biopsia batez. Ondoren, zelula horiek elikatzen dituzte elikagai-zopa batekin, eta bioerreaktore batean jartzen dituzte, nahiko hazi arte biderkatu daitezen.

Arazo nagusia? Haragi mota hau sortzea oraindik ere garestia dela; gauzak horrela, Eat Just enpresak kontsumorako kaleratu duen haragia landare proteinekin osatu du, baina ez dute adierazi zenbateko kopuruan.