Labo XL1, arte eszenikoen ikuspegia zabaltzeko jaialdia

Labo XL1, arte eszenikoen ikuspegia zabaltzeko jaialdia Udazkenean ospatuko da Donostian, urriaren 10etik 12ra bitartean, Kutxa Kultur-en (Tabakalera) eta Convent Gardenen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/labo-xl1-arte-eszenikoen-ikuspegia-zabaltzeko-jaialdia/@@download/image/portada003-3.png
2019/07/24
albiste-laburra

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Udazkenean ospatuko da Donostian, urriaren 10etik 12ra bitartean, Kutxa Kultur-en (Tabakalera) eta Convent Gardenen.
Labo XL1, arte eszenikoen ikuspegia zabaltzeko jaialdia

Inguruko artista eta sortzaileei lekua emateko helburuarekin jaio da Labo XL1, arte eszenikoen jaialdia, Donostian. Urriaren 10etik 12ra bitartean, Kutxa Kultur-en (Tabakalera) eta Convent Gardenen. Ekimena Labo Garden eta Labo Go esperientzien oinarrietatik jaio da; urteak daramatzate Donostiako espazio ezberdinetan hilean behin arte eszenikoko proposamenak eskaintzen eta, aurten, ekimenak bestelako dimentsio bat hartu duela deliberatuta, Labo hiru eguneko jaialdi bilakatzea erabaki dute.

Hala, deialdia ireki dute, parte hartu nahi duten artista eta kolektiboek euren proposamenak helaraz ditzaten. Orotara hamabi izango dira jaialdiak iraungo dituen hiru egunetan eszenaratuko diren lanak, eta horrez gainera jarduera profesionalak eta haurrentzat tailerrak ere antolatuko dituzte.

Labo jaialdi bilakatzeaz batera, hemendik aurrera webgune propioa ere izango du eta interesa dutenek bertan topatuko dute jaialdiaren gaineko informazioa. Parte hartu nahi duten artistek, horretarako irizpideak. Izen emateko epea abuztuaren 23an amaitzen da.

Momentuz, bi ekitaldi iragarri dituzte: Angela Milanok Nunca llevo falda porque… oholtzaratuko du urriaren 11n eta, 12an, Sleepwalk Collective-k Kourtney Kardashian ikuskizuna.