La vida secreta de las palabras (The Secret Life of Words) ***

La vida secreta de las palabras (The Secret Life of Words) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-vida-secreta-de-las-palabras-the-secret-life-of-words/@@download/image/62-3.jpg
2005/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Isabel Coixet. Aktoreak: Sarah Polley, Tim Robbins, Javier Camara, Julie Christie. Generoa: drama. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2005. Iraupena: 122 minutu. 
56.zenbakia
La vida secreta de las palabras (The Secret Life of Words)   ***
Egunerokotasunean hondartzear da Hanna gaztearen bizitza. Hori dela eta, triste dabil. Bizimodu gris horrekin erabat hausteko asmoz, petrolio plataforma batera lan egitera jo du Hannak. Itsasoaren erdian dagoen petrolio plataforma bakarti horretan, istripu baten ondorioz itsu geratutako gizon baten babesa jasoko du. Bien arteko harremana da istorioaren ardatza. Mi vida sin mi ederrarekin erdietsitako harrera onari esker, aktore talde erakargarria elkartu ahal izan zuen film honetan Coixetek. Tim Robbins, Sarah Polley eta Javier Camara, hurrenez hurren. Film onenaren Goya saria irabazi zuen Isabel Coixetek 2005. urtean drama sotil honekin.