La Troba Kung-Fu taldeak jarriko dio doinua aurten Herri Urratsi

La Troba Kung-Fu taldeak jarriko dio doinua aurten Herri Urratsi https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-troba-kungfu-taldeak-jarriko-dio-doinua-aurten-herri-urratsi/@@download/image/201237663elkartuz_zabaldu.jpg
2012/12/13
berria
La Troba Kung-Fu taldeak jarriko dio doinua aurten Herri Urratsi
'Elkartuz zabaldu' da aurtengo Herri Urratseko kantaren izenburua, eta lelo horrekin bat egingo dute euskaltzaleek Senpereko lakuan maiatzaren 13an. Aurten lehen aldiz ez da euskal talde edo bakarlari batek egindako abestia, rumba katalanaren erreferentzia nagusietako bat den La Troba Kung-Fu taldeak baizik. Abestia aurkezteko bira egingo dute datorren astean Euskal Herriko hainbat aretotan. GAZTEZULO ere haiekin izan zen joan den urtean.

La Troba Kung-Fu taldeak gertutik ezagutzen du Euskal Herria, behin baino gehiagotan ibili baitira gure artean kontzertuak eskaintzen. Oraingoan, ikastolen alde Seaskak antolatzen duen festaren 29. edizioko doinua egin dute, eta udaberrian Senpere lakuan egiten den egun berezia doinuz alaituko dute.

Kantaren aurkezpen bira


Martxoaren erdialdean Euskal Herrian arituko dira La Troba Kung-Fukoak, Elkartuz zabaldu aurkezteko
    Martxoaren 15ean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan – 22:30etan
    Martxoaren 16an, Tolosako Bonberenean – 22:30etan
    Martxoaren 17an Ondarroako Kafe Antzokian – 22:30etan

La Troba Kung-Fu


Joan Garrigak sortutako taldea da La Troba Kung-Fu taldea, ordura arteko bere taldetik banatu ostean, Dusminguet-etik, hain zuzen. Bi disko kaleratu dituzte bost urtean: Clavell morenet eta A la panxa del Bou. Zazpikote katalanak rocka, rumba, flamencoa eta reggaea fusionatzen ditu, eta ikus-entzuleak dantzan jartzen ditu kontzertuetan.

GAZTEZULO haiekin izan zen 2010ean. Hona hemen elkarrizketa osoa.