La terrible invasión del mejillón cebra

50eko hamarkadan AEBetan egiten ziren zientzia fikziozko filmen tankerako izenburua du disko honek. Bertan, Jamaikako soinu beroen tradizioa jarraitzen duten estilo nahasketa aurkituko duzue: ska, reggaea edota cumbia, besteak beste. Aragoiar hauek haize instrumentuei eta perkusioari gogoz heldu diete. El Corazón del Sapo edo Mallacán taldeetako kideak ere saltsa bero horretan sartuta dabiltza. Gizarte gaiei buruzko letrak.