La Polla Records taldea bueltan!

La Polla Records taldea bueltan! Evaristo Páramos buru dela, Aguraingo punk talde mitikoak sare sozialetan iragarri du 2019an itzuliko dela! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-polla-records-bueltan/@@download/image/4308448.jpg
2019/02/21
Evaristo Páramos buru dela, Aguraingo punk talde mitikoak sare sozialetan iragarri du 2019an itzuliko dela!
La Polla Records taldea bueltan!

1979an Agurainen sortu zen taldea, estilo zuzenekoa eta polemikari beldur eza frogatu zuen hasieratik. 2003an utzi zion La Pollak kontzertuak jotzeari, Euskal Herriko punk eszenako talde esanguratsuenetako bat izan ondoren.
2019aren lehen laurdena amaitzen ari den honetan, azken asteetan ahoz aho zebilen zurrumurrua baieztatu da: La Polla taldea berriz ere zuzenean ikusteko aukera izango duzula!

Hala Bedi irratiak baieztatu du taldearen itzulera eta dagoeneko publikoa da, Facebook eta Twitter kontuak ere sortu baitizkiote.
Sare sozialetan argitaratutako lehen mezuan, La Pollako hiru partaideen argazki hau agertzen da eta honako esaldia gaztelaniaz: “Eta ni, hilda nengoena, altxatu naiz. Azken bataila zain daukat”.