La pianiste (La pianista) ****

La pianiste (La pianista) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-pianiste-la-pianista/@@download/image/11p40-6.jpg
2001/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Michael Haneke. Aktoreak: Isabelle Huppert, Benoit Magimel, Annie Girardot. Generoa: drama. Herrialdea: Austria / Frantzia. Urtea: 2001. Iraupena:  130 minutu
11.zenbakia
La pianiste (La pianista)   ****
Funny Games apartaren zuzendariak Urrezko Palma eta Epaimahaiaren Saria bereganatu zituen Cannesko Zinemaldi entzutetsuan drama gordin honekin. Vienako Musika Kontserbatorioko piano irakasle ilun bat da filmaren protagonista. Amarekin maitasun-gorroto harreman bat du, eta sexu bizitza masokista bat darama. Irakasle bakartiak berarekin maiteminduta dagoen ikasle bat erabiliko du sexu fantasiarik morbosoenak asetzeko. Melodrama lehor, gogor eta hotza da. Gordina baina aparta.