La Noise, fotogramak eta dezibelioak

Le Noise rock bandak lehen diskoa plazaratuko du laster Noizpop zigiluarekin. Bizkaitarrek Bilbo Hiria pop-rock lehiaketako sari nagusia lortu dute aurten, pop-rock atalean. Sei urte eta gero, zinemaren eraginak bereak egiten dituen rock zortzikote hau merezitako emaitza jasotzen ari da.
"Bilbo Hiria irabazteak jende gehiagok gure musikarekiko interesa agertzea eragin dezake. Gainera, balio sentimental handia du guretzat, aspalditik lehiaketaren publiko izan baikara", dio Iñakik, Le Noise taldeko kantariak eta hiru gitarretako batek.
Le Noise 2001. urtean eratu zuten Iñakik berak, Juanek (gitarra) eta Unai J.-k (baxua). Handik gutxira, Aran biolin jotzaileak bat egin zuen haiekin. "Hasieratik bagenekien instrumentu bitxi bat, biolina, seinale zela talde estandarra ez ginela", azaldu du abeslariak. 2004. urteaz geroztik, banda handitu egin da, rock estiloak sarri inposatzen duen estandarizaziotik urrun beti ere. Gaur egun, zortzi lagunek osatzen dute taldea: hiru gitarra, baxua, biolina, pianoa, tronpeta eta bateria.
Taldean horrenbeste jende izateak nolako ondorioak dituen galdetu diogu Iñakiri: "Mota guztietako iritziak eta gustuak dituzten zortzi pertsonak osatzen dugu taldea. Erabakiak hartzeko, denbora luzeagoa behar izatea dakar horrek ezinbestean. Baina, era berean, askoz aberasgarriagoa da". Taldeak jasotako eraginez hitz egitea zaila da. Zortzi kide baitira. Horregatik, Iñakik eta bere koadrila handiak nahiago dute "lokarri komunez" berba egin: Calexico, Nick Cave And The Bad Seeds, Miles Davis, Low eta Audience gernikarrak, besteak beste.
Beste musikari batzuez gain, zinemak ere eragina du bandan. Le Noisek, izan ere, fotogramak dezibelio bihurtzen ditu. Eta alderantziz. "Asko gustatzen zaigu zinema. Gure kantetariko asko soinu banda baten parte izan daitezke". Le Noise taldeko kideen zinema grina oso handia da, eta lantzean behin, kontzertuetan, filmetako irudiak nahasten dituzte abestiak janzteko: "Dena hartzen duen ikusentzunezkoa sortzen dugu", dio Iñakik.