La mala educación (La mauvaise education) ***

La mala educación (La mauvaise education) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-mala-educacion-la-mauvaise-education/@@download/image/39p52-2.jpg
2004/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Pedro Almodovar. Aktoreak: Gael Garcia Bernal, Daniel Gimenez Cacho, Fele Martinez, Javier Camara. Generoa: drama. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2004. Iraupena: 105 minutu.  
39.zenbakia
La mala educación (La mauvaise education)   ***
Iraganean, 1980. urtean zehatz-mehatz,  dago girotua istorioa. Arrakasta handiko zinemagile gaztea da Enrique Goded. Baina sormen krisi sakon batean dago murgilduta. Egun batean, eskola sasoiko lagun baten bisita jasoko du. Mutilak Ignacio du izena, eta aktorea da. Lan eske etorriko zaion arren, idatzi duen istorio bat utziko dio Enriqueri. Irakurri ahala, istorioak nerabezaroko bizipenak dakarzkiola ohartuko da Enrique. Eskola garaian elkarrekin egon ziren maiteminduta biak. Baina Ignaciorekin txora-txora eginda zegoen  apaiz pederasta batek banandu zituen betirako. Istorioarekin liluraturik, filma egitea erabakiko du Enriquek. Drama, pasioa eta zinema beltza nahasten ditu Pedro Almodovar zinemagileak film honetan. Pelikula ez da Elizaren aurkako mendekua. Istorioaren muina maitasun fatalista bat baita. Pixkanaka-pixkanaka, thriller ilun bilakatuz doan maitasun pasioa. Abiapuntua iradokitzailea den arren, Almodovar ez da gai filma behar bezala biribiltzeko. Kontatzeko era, beharbada, nahasiegia da. Filma flash-back etengabez josita egoteaz gain, errealitatea eta fikzioa nahasi egiten baitira uneoro. Gainera, thrillerra nagusituz doan heinean, maitasun istorioaren pasioa itzaliz doa. Eta, horrek, kalte egiten dio filmari. Argazkia eta interpretazioak, berriz, primerakoak dira. Gael Garcia Bernal eta Daniel Gimenez Cacho mexikarrenak, batez ere. Film irregularra da. Almodovarrek ezin dituelako maitasun fatalista eta thriller iluna zinema beltz amerikarraren maisulanen intentsitatez uztartu