La gran aventura de Mortadelo y Filemon **

La gran aventura de Mortadelo y Filemon ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-gran-aventura-de-mortadelo-y-filemon/@@download/image/25-mort.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: (Mortadelo & Filemon) 

Zuzendaria: Javier Fesser. Aktoreak: Benito Pocino, Pepe Viyuela, Dominique Pinon, Maria Isbert. Generoa: komedia. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2003. Iraupena: 105 minutu. 
La gran aventura de Mortadelo y Filemon **
Ibañez komikilariak sortutako pertsonaiarik ezagunenak —Mortadelo eta Filemon— dira Javier Fesser zinema zuzendari bitxiaren film honetako protagonistak. Bertan, TIA-ko bi agente sekretu irrigarrienek abentura zoroa biziko dute, egiazki. Fesserrek El sulfato atomico komikiaren istorioa filmaren ardatz hartu duen arren, beste hainbat komikitako gag umoretsuak ere tartekatu ditu. Umore ganberroena atsegin duten komikizaleentzat ezin aproposagoa.