La force dans la Oi!

UVPR diskoetxe frantziarraren eskutik heldu zaigu lau abesti biltzen dituen EP hau. Frantziako Oi! musikaren olatu berria osatzen duten taldeen doinuak aurkituko ditugu bertan. A aldean Maraboots-en Jamais –Jenny Woo abeslari eta gitarjole kanadiarraren parte hartzerekin– eta Larcin-en Mauvaise Habitude bildu dituzte. B aldean, berriz, nire ustez bildumako onena den Lionheart abestia dugu, Lions Law taldearena; eta diskoa itxiz, The Fanatiques taldearen No Turning Back. Lau talde gazte eta kalitatezko, Frantzian egiten ari diren punk eta Oi! musika berriaren adibide bikainak. Gomendagarria.