La dignidad de los nadies (La dignite du peuple) ****

La dignidad de los nadies (La dignite du peuple) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-dignidad-de-los-nadies-la-dignite-du-peuple/@@download/image/64ladig.jpg
2006/06/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Fernando E. Solanas. Generoa: dokumentala. Herrialdea: Argentina / Brasil / Suitza. Urtea: 2005. Iraupena: 120 minutu.
64.zenbakia
Memoria del Saqueo apartaren egileak duela urte batzuk Argentina astindu zuen krisialdi ekonomiko larriaren taupadak islatzen ditu dokumental bikain honetan. Gobernuaren jokabidea salatzeaz gain, sasoi latz hartan herri xeheak neoliberalismo basatiaren mehatxuari nola egin zion aurre ere erretratatzen du. 90eko hamarkadan Argentinak bizi izan zuen egoera sozioekonomiko larriak okerrera egin zuen, eta 2001. urtean herritarrak matxinatu egin ziren. Globalizazioak ekarritako gose eta langabeziaren aurka altxa eta irtenbide sozialak abian jarri zituzten  herritarren testigantzak jaso ditu Pino Solanasek filmean; elkartasuna eta itxaropena zilegi ez ezik, posible ere badirela aldarrikatuz.