La cage dorée
Maria eta Jose Ribeirok 30 urte daramatzate Parisen, eta auzokideek asko estimatzen dituzte; hori dirudi behintzat. Hala, herentzia potolo bat kobratu eta Portugalera bueltatzeko asmoa adierazten dutenean, gera daitezen konbentzitzen saiatuko dira, asko botako omen dituzte faltan... Auzo bateko mikrokosmosa eszenatoki hartu eta herrialde baten erradiografia egiten duen komedia horietakoa.