Kynodontas

Aita, ama eta hiru seme-alaba harresi batek inguratutako etxean bizi dira. Hala, kanpoko munduaren inolako ezagutzarik gabe hezten dituzte gazteak. Semearen sexu-grina lasaitzeko aitak bere fabrikako emakume bat etxean sartzen duenean erabakia hartu beharko du: hobeto intzestua kanpoko ezagutzarekin kutsatzea baino. Drama psikologikoak Canneseko zinemaldian Un certain regard saria jaso zuen.