Kutxa Kultur Festibalean ariko diren hamar talde euskaldunak

Kutxa Kultur Festibalean ariko diren hamar talde euskaldunak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kutxa-kultur-festibalean-ariko-diren-hamar-talde-euskaldunak/@@download/image/mary_may_1398672835.jpg
2014/04/28
berria
Irailaren 5ean eta 6an Donostiako Igeldoko jolas parkea hartuko duen musika jaialdian hamar euskal talde ariko dira nazioarteko banda entzutetsuekin batera. 42 proposamenen artean hamar indartsuenak aukeratu dituzte antolatzaileek.


Iragan martxoan jakinarazi zituzten aurtengo Kutxa Kultur Festibaleko kartelburuak: The Wombats, Toy, Reptile Youth, Lori Meyers, El Columpio Asesino eta Kokoshca. Sarrerak ere salgai jarri zituzten orduan, eguneko tiketa 20 eurotan, eta hala eskuratu daitezke oraindik. Aurreko edizioetan bezalaxe, bertako taldeen emanaldiez gozatzeko aukera izango da laugarren honetan ere, eta bandak aukeratzeko deialdi irekia egin dute antolatzaileek.

Orotara 42 proposamen jaso dituzte, kalitate handikoak denak, eta zaila egin zaien arren, hamar izenekin geratu dira: Bassmatti & Vidaur biko donostiarra,  Hyedra bosko gaztea, Chase The Mayhem rap-metala egiten duten donostiarrak, The Animal Within, Sara Comerónek gidatzen duen FRANK, Mery May & The Muppets arrasatearrak, 70eko eta 80ko hamarkadetako doinuak eskaintzen dituzten Acido C, Luke Armstrong bakarlaria, Iñigo Azpitarte musikari zarauztarra eta Ladrones De Guitarras errenteriarrak.

Jolas parkeko karpa txikian zuzeneko indartsuak eskainiko diztuzte, handienen pare, aurreko edizioetan U.K. Bill, Napoka Iria, Lou Topet, Istrian, Roulot, Buffalo, Anai Arrebak eta beste hainbatek egin bezala.