Kutxa Kultur Festibala motorrak berotzen hasi da

Kultxa Kultur Festibalaren laugarren edizioa irailaren 5ean eta 6an egingo dute, ostirala eta larunbata, Donostiako Igeldo Jolas Parkean, eta dagoeneko bertan ariko diren hainbat talde konfirmatu dituzte. Martxoaren 18tik sarrerak salgai dira, egun bateko pasea 20 eurotan.
Nazioarteko nahiz bertako talde indartsuak Gipuzkoako hiriburuan entzuteko aukera izaten da irailean orain lau urte Kutxa Kultur Festibala abiatu zutenetik. Aurreko edizioan, esaterako, Belako, Crystal Fighters edota Deloreanen mailako artistak aritu ziren eszenatoki nagusian, eta giro ona nagusitu zen Igeldo mendiko jolas parkean, eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere.
Aurtengo edizioari dagokionez, kartela osatuko duten taldeak bilatzen hasi dira antolatzaileak, eta hainbaten asistentzia konfirmatu dituzte jada: Tre Wombats, Toy, Reptile Youth, Lori Meyers, El Columpio Asesino eta Kokoshca. Datozen aste eta hilabeteetan zehaztapen gehiago emango dituzte.
Eskuratu sarrerak!
Jaialdira joateko asmoa baduzu, martxoaren 18an bertan, hau da, datorren asteartean, sarrerak erosteko aukera izango da; egun bakarreko txartelak 20 euro balioko ditu, eta egun horretako emanaldi guztietara joateko aukeraz gain, parkera funikularrean igotzeko baimena ere ematen du. Erosketa Kutxabank txartelaren bidez eginez gero, gainera, eta bi sarrera baino gehiago eskuratuta, %10eko deskontua izango dute.