Kutxa Kultur Festibala

Kutxa Kultur Festibala https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/07/13
albiste-laburra
Kutxa Kultur Festibala
Irailaren 4an eta 5ean ospatuko da Donostiako Igeldo parkean. Inguru horretan izango dira, besteak beste, La Habitación Roja, House of Wolves, Arizona Baby, Niña Coyote eta Chico Tornado, Rafael Berrio edota The Parrots. Parkean egingo diren kontzertuez gain, Vermuth Sessions izeneko saioak egingo dira Donostiako hainbat kale guneetan egunean zehar. Eta behin Igeldon kontzertuak amaituta Egiako Gazteszenak Afterparty sesioak jarriko ditu martxan. Bestalako berrikuntzarik ere bada: Mogwai taldeak, adibidez, kontzertua eskainiko du, baina non eta noiz data gerturatutakoan esango dute.