Kutsadura xurgatzen duten eserlekuak

Kutsadura xurgatzen duten eserlekuak 275 zuhaitzek adina kutsadura bereganatzen dute; zer iruditzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kutsadura-xurgatzen-duten-eserlekuak/@@download/image/city-tree-design_dezeen_2364_col_8-852x568.jpg
2018/04/27
berria
275 zuhaitzek adina kutsadura bereganatzen dute; zer iruditzen?
Kutsadura xurgatzen duten eserlekuak

Hirietako airea geroz eta kutsatuagoa dago, eta gune berdeetako zuhaitzak ez dira gai CO2 guzti hori xurgatzeko. Lan horretan laguntzeko, kutsadura xurgatzen duten eserlekuak jarri dituzte hainbat hirietan, besteak beste, Londresen. Aulki horiek 275 zuhaitzek adina kutsadura jasotzen dute.

 

City Trees izena du ekimenak, eta funtzionamendu interesgarria du: eserlekua izatez gain, kutsadura maila neurtzen du, eta baita aireko tenperatura eta uraren kalitatea ere. Eguzki panelekin funtzionatzen du, eta bere paretetako landaren eta goroldioei esker, hautsa, dioxido nitrogenoa eta ozonoko gasak xurgatzen ditu. Kutsaduraren aurkako soluzioa ote dira?