Kultura brasildarrak Gasteiz hartu du

Abuztuaren 27ra arte, Brasil izango da 'Beste kultura batzuetara hurbiltzea' izeneko zikloaren protagonista hiriburuan. Mota guztietako jarduerak antolatu dituzte ozeanoaz bestaldeko kultura hau ezagutarazteko, tartean, dastaketa gastronomikoak, dantza lantegiak, musika ikuskizunak eta zinema dokumentalak.
Gasteizko biztanleei eta gainerako bisitariei milaka urtetako kulturen hainbat alderdi ezagutaraztea du helburu Beste kultura batzuetara hurbilketa deritzon udako programa edo ziklo honek.
Aurten, abuztuaren 22tik 27ra bitarte, Brasilgo musika, gastronomia, dantzak, artea eta jakituriak kutsatuko dituzte hiriko hainbat plaza eta Erdi Aroko hirigunea ere bai.
Besteak beste, Sebastiao Salgadoren Terra argazki erakusketa bisitatzeko aukera izango da (abuztuaren 10etik 31ra bitarte Pilarreko gizarte etxean), capoeira erakustaldirik ez da faltako, maculele lantegiak, sanba laborategiak, batukadak kaleetan zehar, caipiriña dastatzeak...
Info gehiago: hemen
Abuztuak 26, ostirala
13:00. Maculele lantegia Artiumeko Plaza aretoan. Izena aldez aurretik eman.
18:00. Vinicius dokumentalaren emanaldia Goiuri jauregiko ekitaldi aretoan. Vinicius de Moraes (1913-1980) idazle eta musikagile brasildarrari buruzko dokumentala.
20:30. Batukada hiriko plaza eta kaleetan zehar.
20:30. Caipiriña dastatzea Bodeguita Santa Clara-n. Bastiturri kalea, 1.
Abuztuak 27, larunbata
12:00. Sanbari buruzko hitzaldi-kontzertu didaktikoa Artiumen.
18:00. A vida e um sopro dokumentalaren emanaldia Goiuri jauregiko ekitaldi aretoan.
21:00. Kontzertua Laboratorio de Samba-ren eskutik, Espainia plazan.

Astebururako hainbat proposamen